XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.1. Inprobisazioa eta modulazioa Solfeoan inprobisazioa aipatzen dugunean, ahozko nahiz instrumentu baten bidezko praktikaz ari gara eta akorde-eskema jakin baten gaineko melodien bapateko sorkuntza adierazi nahi dugu.

TONU JAKIN BATETIK BERE TONU HURBIL EDO ERLATIBOETARAKO BAPATEKO MODULAZIOA.

Sol M / Mi m / Do M / La m / Do m / Fa M / Re m.

Do M tonalitatearen inguruko zenbait adibide ikusiko ditugu orain.

Do M tonalitatean dominanterako (V), hau da, Sol M-erako modulazioa egiteko subdominantea (IV) goranzko aldakariaz hornituko dugu Sol M tonalitateko sentsiblearekin bat etorrerazteko.

Do M tonalitatearen subdominanterako (IV), hau da, Fa M-erako modulazioa egiteko sentsibleari (VII) beheranzko aldakaria ezarriko diogu tonalitate berriaren IV gradu bihurtzeko, gradu hori Fa tonalitateko soinu naturala bait da.

Do M tonalitatearen Do m-erako modulazioa egiteko III graduari beheranzko aldakaria erantsi beharko diogu.

VI eta VII graduak aukeratutako aldaeraren arabera hornituko ditugu.

Do M tonalitatearen La m-erako, hau da, bere hurbileneko erlatiborako modulazioa egiteko dominanteari goranzko aldakaria erantsiko diogu La m tonalitateko sentsible bihurtzeko.